Archive for January, 2010

“Bi Errepidean”EITB muestra la labor de dos artesanos

La Asociación de Artesanos de Euskal Herria Arbaso otorgó recientemente al programa “Bi Errepidean” el premio Artetsu por su aportación a la difusión de la artesanía vasca. Todo el equipo del programa quiere agradecer este galardón con otro reportaje sobre la labor de nuestros artesanos.

En Markina vive y trabaja Jose Pablo Arriaga, que se dedica a la talla de madera. El y su hermano Henrike aprendieron el oficio de su padre. Henrike elabora elementos tradicionales como ‘lauburus’ o kutxas. Jose Pablo, por su parte, se ha decantado por diseños nuevos. Ha viajado por todo el mundo mostrando su trabajo y conociendo otras culturas. Hablará de su proyecto Besarkadak y de la plataforma Haserre Nago! que denuncia el difícil futuro de los artesanos.

Los maestros artesanos protagonistas este viernes en “Bi Errepidean”, que se emite a las 20:55 horas por ETB-1.

http://www.eitb.com/telebista/etb1/


Comentarios

Denok berdinak garela eta jende ona txarra baino gehiago dela ikasi dut bidaietan

Suediatik bueltan egon gara artista honekin. Gela bat diseinatu du hango izotzezko hotelean. Bere ausardiak eta baikortasunak liluratu gaituzte, benetan bera izaten saiatzen delako denean.

23.JPG

Maider Iantzi

2010ko Urtarrilaren 08a

Markinako Alde Zaharrean bada 2.000 koktel molotovez osatutako erakusleiho bat, urrunetik ikusita Eguberrietako paisaia zuri-berde ederra dirudiena. Barrenera sartu eta Enrike Arriagak hartu gaitu egurrezko kutxez betetako dendan. Jatorrizko materialekin egiten ditu: haritzarekin, gaztainondoarekin… Eskuz tailatzen ditu eta naturaren sinboloak marrazten ditu, familiak 75 urteotan garatutako estiloarekin.

Kutxa eta kaxa tradizionalez gain, badira altzari garaikideak ere; batzuk eskulturak dira altzariak baino gehiago. Enrikeren anaiak, Jose Pablok, egiten ditu horiek. Dendaren ondoko tailerretik etorri eta azalpenak ematen hasi zaigu: «Funtzionalak dira eta nire ukitua dute. Naturaren eta pertsonen arteko oreka lortzeko, naizen modukoa izaten saiatzen naiz. Dena garbia da. Itxita egon ordez zabaltzeko eskatzen dute altzariek».

“Afrika” eskultura-mahaian egin dugu elkarrizketa. Kontinente horretan egindako bidaia zirraragarritik bueltatuta egin zuen eta hiru hanka jarri zizkion, gizartearen metafora gisa. «Dena nahi dugunez, bat jateko barik edo material barik geratzen da, eta gauza bera gertatzen da mahai honen hanka potoloekin». Ez erortzeko bat erditik banatzen da eta bi egin. «Oreka lortzeko baikorra izan behar duzu, duzuna eman», aholkatu du. Bere lan guztiei baikortasuna darie.

Jose Pablok Euskal Herrian eta Eskozian ikasi zuen altzariak diseinatzen eta eskulturak egiten. Eskoziara joan zenean Euskal Herriko tradizioa jarraitu nahi zuen; bere oinarria lauburu formako sofak eta eguzki loreak dituzten kutxak ziren. Baina hori hutsa ikusten zuen eta bere buruari galdetu zion: lehengo artisauek zergatik azaltzen zituzten sinesmenak kutxetan? Zergatik egurrean? Gaur zer egingo lukete? Pertsona moduan sinesten duena, hau da, oreka lortu behar dela, agertzen hasi zen gaur egungo materialekin. Sentimendu guztiak jarriz, lehengo artisauek bezala.

Altzariak funtzionalak dira, ordea, eta funtzionaltasuna arazo bat da beretzat, anitz mugatzen duelako. Eskultura hutsak egiteak, funtzionaltasunaren muga kendu eta barrenean duena azaltzeak askatasun handiagoa ematen dio.

Pixkanaka-pixkanaka, lurraldez lurralde, eskulturen arteko besarkadak egiten ari zara, mugak gaindituz. Azaldu pixka bat proiektu hori.

«Sustraiak» izena dute eskultura horiek. Lehendabizikoa Afrikan egin nuen, hurrengoa Markinan, Frantziako Alpeetan, Mexikon… Sustrai hauek lur azpian sartuta dute mutur bat eta beste herri batean azaltzen dira. Edozein lekutara joan daitezke besarkatzera. Denak lotuta daude, orokorrean pieza guztiek hartzen dute zentzua. Frantziako Condriu herrian egin nuen beste sustrai bat. Indian tsunamiak botatako zuhaitz batekin hasi nintzen, baina arazoak izan nituen Poliziarekin eta ezkutuan egin nuen txiki bat. AEBetan, Concorden ere egin nuen eta Argentinan, lehen aldiz, zuhaitz bat besarkatu beharrean, nahiko paraje desertua zenez, argi zutoin baten inguruan eraiki nuen eskultura. Buelta asko ematen ditu sustraiak, biziberritu nahiko balu bezala, ea berotasunean zerbait ateratzen den. Suedian izotzarekin egin nuen beste bat.

Teilekin ere lan bereziak egin dituzu.

Hilkutxak egin nituen. Niretzat teila bat pertsona bat da, teilatu bat herri bat, eta hildakoen kaxek batera ipinita teilatu bat osatzen dute. Lehen, baserrian ume jaioberri bat hiltzen bazen bi teilen artean lurperatzen zuten baratzean. Hala, beti etxean egongo zen. Kutxa hauetako hamar saldu nituen; enkarguak izan ziren. Erakusketa bat ere egin nuen.

Eguberrietan instalazioak egiten dituzu dendan egun hauek iradokitzen dizutena adieraziz.

Laugarren urtea da hau. Aurrena itxaropenaren erakusleiho bat egin nuen, hildako basamortu baten zelan bizi ahal den azaltzen duena. Saria irabazi zuen. Beste urte batean bakardadearenak irabazi zuen. Kulunkari bat jarri nuen bera bakarrik mugitzen. Bakarrik daudenen omenez egin nuen. Teilatua okertu egiten zen eta babestu egiten zituen.

Aurtengoak, 2.000 koktel molotovekin osatutakoak, nahiko zeresan eman du.

Normala da jendeak mila gauza pentsatzea. Konturatzen naiz probokazio bat dela, baina ez dut horretarako egin, horrela sentitzen dudalako eta azaldu nahi izan dudalako baizik. Adieraz dezake urte osoan gauza asko ez dudala ondo ikusi. Erakusleihoa kanpotik ikusten duzunean «ze polita!» pentsatzen duzu, baina hurreratzen zarenean eta konturatzen zarenean koktel molotovez eginda dagoela sentipena aldatu egiten da. «Zer demontre esan nahi du honek?», galdetzen duzu. Horretara heldu nahi dut. Gabonak hausnarketarako momentua izan daitezen nahi dut, jasotzen dugun informazio guztia, nahiz eta polita saldu, zerez osatuta dagoen pentsatzea; ez dena polita delako onartzea. 2.000 gauza txarrekin gauza polit bat egin daitekeela azaldu nahi izan dut.

Kontatuko didazu zer moduz joan den Suediako bidaia?

Madrileko lagun batek, Carlos Cabellok, eta biok proiektu bat aurkeztu genuen eta aukeratu egin zuten. Izotzezko hotel bat egiten dute urtero, hogei logela artistikorekin eta hainbat lekutako jendea joaten da lanera. Bi aste eta erdi ematen dituzte proposamenak gauzatzeko. Itzela izan da. «Rupture Versus Bridge» izena du gure lanak. Arrakala batek logela goitik behera banatzen du eta ohea da zubia, banaketa lotzen duena. Arrakalatik argi naturala sartzea lortu genuen. Gela oso sinplea da, baina zaila. Indar asko hartu behar zuen esan nahi genuenak: argia, banaketa eta zubia.

Gero hotelean egin zenuten lo?

Bai. Hotela oso handia da, bi futbol zelai bestekoa izango da eta barruan zazpi edo bost gradu zero azpitik egongo dira. Alboan hotel normal bat dago. Arropak eta gauza guztiak bertan lagatzen dituzu eta galtzontzilo luzeetan joaten zara, termiko batekin eta txano batekin. Zaku on bat eramaten duzu eta logelara joaten zara bizkor-bizkor. Ohean sartzen zara eta oso ondo zaude. Baina babestuta egon behar duzu gora arte, ezin duzu belarri bat agerian utzi. Sentsazioa oso polita da; dena da izotza eta elurra, eta lo oso ondo egiten da. Polita da ikusteko, esperientzia bezala, kontatzeko, baina ez da erosoa. Goizean goiz -7 gradutan oinez ateratzean berehala esnatzen zara!

Hain tenperatura hotzetan lan egitea ez da erosoa izanen…

Ez Madrileko lagunak ez nik ez genekien izotzean lan egiten. Zortea izan genuen bospasei egun zain egon ginelako eta besteei lagundu genielako. Pila ikasi genuen. Adibidez, han elurra egiten duenean ezin duzu bolarik egin; hain da hotza ez daukala hezetasun punturik, hautsa da, ezin duzu ezer egin. Orduan, nahasketa ur tantekin egin behar duzu. Pasatzen bazara, gogorra geratzen da, eta, ez baduzu nahikoa botatzen, hautsa geratzen da. Tenperatura ere aldatu egiten da, batzuetan -30, normalean -16, eta lana ez da berdin egiten, zenbat eta hotzago materiala errazago apurtzen delako. Denbora guztian ikasten ari zara, baina, hala ere, erraza da izotzean lan egitea.

Nola itsasten dira puskak?

Barruan, -5 edo -7 gradutan denbora gehiago behar duzu, baina kanpoan, -16 edo -20 gradutan, bi pieza hartu, ur pixka bat bota eta hamabost segundotan itsatsita dituzu, lau hilabeterako. Izugarria da. Emozionatu eta lan asko egin genuen, 20 ordu egunean. Hasieran gure espazioak kobazulo bat ematen zuen eta dena landu genuen. Eurak ere pozik geratu ziren. Barre egiten zuten, bazekitelako laguna madrildarra zela eta ni euskalduna. Beti txantxetan ari ziren: «Arrakala, arrakala… Normala!».

Zer tokitako jendea zegoen?

Japoniarrak, australiarrak, AEBetakoak, Txilekoak, Bulgariakoak, Suediakoak bertakoak, Norvegiakoak, alemaniarrak, Ingalaterrakoak… Bakoitzak gela bat egin zuen, proiektu oso ezberdinak. Jende oso jatorra zen. Urtebetetzea bertan ospatu nuen eta Japoniako bikote batek izotzez egindako arraun handi bat oparitu zidan.

Hitz egidazu Afrikako bidaiaz.

Ibilbide bat egin nuen Londres-Paris-Lekeitio artean piraguan, eta hor ikusi nuen zer garrantzitsua den bakarrik egotea, norbere zailtasunekin bizitzan eta abenturan aurrera egitea. Nire asmoa modu berean Afrikari buelta ematea zen. Gero pentsatzen egon nintzen: lapurretak jasango ditut, arazoak edukiko ditut… Belaontziz egitea erabaki nuen. 2004an bakarrik atera nintzen Lekeitiotik, baina Senegalen hondoratu egin zitzaidan ontzia eta oinez, autobusez… eurek bidaiatzen duten moduan bidaiatu nuen. Horrela joan nintzen Hegoafrikaraino. Esponja baten moduan, informazio pila hartu nuen eta bueltatu nintzenean bizipen guztiak eskulturetan islatu nahi izan nituen. Lekeition egin nituen.

Gauza pila gertatu izanen zitzaizun abenturan.

Hilabete baino gehiago egon nintzen Senegalen eta gogoa neukan bertatik ateratzeko, zoritxarrak zirelako denak: hainbat lapurreta jasan nituen, malaria hartu nuen… Malirantz abiatu nintzen trenez, dagoeneko oso pozik. Aurrera egin behar nuela erabaki nuen eta gutxika-gutxika bidaia osoa egin nuen.

Zer moduz moldatu zinen jendearekin?

Oso ondo. Arazo asko ere eduki nituen, baina horrek gogorrago izaten lagundu zidan.

Zer ikasi zenuen batez ere?

Pertsona guztiak berdinak garela. Tontakeria dela ematen du, baina ez da. Pigmeo bat ikusten baduzu telebistan ehizan animalia ematen du pertsona baino, eta ni egon naiz pigmeoekin barrezka eta konplizitate puntuarekin. 1,30 zentimetroko pigmeo bat eta biok egon ginen sekulako emakume eder bati begira. Gero, munduan pertsona onak askoz gehiago daude txarrak baino. Ematen du ezetz, baina bai. Gertatzen da txarrek leku asko hartzen dutela. Horregatik, munduan zehar bidaiatzean laguntza gehiago edukiko duzu traba baino. Bilatzen ari nintzen oreka topatzeko halako lekuetatik pasatzea bide oso inportantea da, hemen gizartean nahiko pozoituta gaudelako. Azkenean, zuk horrela berba egiten duzu besteek ere horrela egiten dutelako; pertsonalitatea galdu egiten da, ez zara ausartzen gauza asko egitera, ez zara zu, elementu bat zara gizarte honetan funtzionatzeko eta han askoz askeago sentitzen zara, oso oinarrizkoa delako, euren oinarria da zelan atera aurrera eguna. Hiru kolorerekin margotu behar duzula esatearen parekoa da; urdina, gorria eta horia dituzu, eta zuk egin behar duzu nahastea. Hemen, berriz, kolore guztiak ditugu jada eginda, oso alferrak gara nahasketak egiteko. Ez nabil esaten hangoa hobea dela, esaten nabilena da haiengandik asko ikasi dudala.

Bizitzan bezala, artean ere bai?

Arterako hori topatu behar dut, horia, gorria eta urdina. Ezin dut informazio guztia eginda eduki. Bizi egin behar dut, jendearekin eta lekuekin harremanetan egon, gero kontatzeko. Informazioa jaso behar dut lehenengo eta gero zer hizkuntzatan atera jakin. Horretan badaukat nire buruarekin borroka bat: norentzat egin behar dut lan? Instituzioentzat? Nork eskatzen dit lana? Dirua duen jendearentzat egin behar ditut eskulturak? Niretzat? Eskulturak berez aspertu egiten nau. Ez dut bilatzen elementu bat estetikoki ondo geratu behar dena leku baten. Nire helburua da eskultura bat egitea espazio baten eta ikustea eskulturak eta espazioak bat egiten dutela. Basoan, zeinek dauka indar gehiago, harriak ala egurrak? Zergatik ez da harria okertuko? Zergatik joan behar du zuhaitzak okertzen harria bere kontra badago? Zergatik ez du zuhaitzak harria zulatzen? Adibide bat da bizitza beste era batera eraman daitekeela erakusteko. Orain arte harria horma bezala erabili dut, zeharkatu ezineko zerbait bezala. Orain lortu nahi dudana da harriak, botereak, berak eman dezala bidea. Ezinezko gauzak egiazko bihurtzea gustatzen zait. Ametsak dira, politak: sustraiak batzea lur azpitik, argi zutoin bati bizitza ematea. Nik sinisten dut. Horixe nahi dut, jendeak dauzkan giltzarrapo guztiak kentzea eta askeago sentitzea, norbera izan dadila, ez eskatzen diotena. Nire eskulturak, bidaiak eta bizitza bat dira, mugak kentzen saiatzen naizelako. Ez dut esaten dena horrela egiten dudala eta lortzen dudala, baina saiatzen naiz behintzat.

DATUAK

1969an jaio zen Markinan. Familian hasi zen altzariak diseinatzen eta diplomatura eta master batzuk egin zituen gero. Edinburgoko eskolan ekin zion eskulturari. Naturaren eta gizakiaren artean oreka bilatzeko garrantzitsua deritzo bidaiatzeari. 2000n, Londres, Paris eta Lekeitio lotu zituen piraguan. 2005ean, aldiz, Afrikari bira ematera abiatu zen belaontzian.

http://www.gaur8.info/edukiak/20100108/176011/Jose-Pablo-Arriaga-eskultorea–Denok-berdinak-garela-eta-jende-ona-txarra-baino-gehiago-dela-ikasi-dut-bidaietan


Comentarios

Arte para soñar bajo cero

El escultor vasco José Pablo Arriaga diseña una de las habitaciones del ‘Ice Hotel’ de Suecia

0.JPG

El innegable talento sueco no se limita al diseño y comercialización de muebles y artículos de decoración a precios económicos en una conocida cadena multinacional. En cuanto comienza el invierno, uno de los ejemplos más significativos de su arquitectura comienza a tomar forma. Un equipo de medio centenar de constructores de nieve, arquitectos, diseñadores y artistas de todo el mundo se citan en la pequeña ciudad de Jukkasjaervi, a 200 kilómetros al norte del Círculo Polar Ártico, para construir el ‘Ice Hotel’ -Hotel de Hielo-. Allí transforman sus ideas en ambientes congelados.
Aunque la temperatura es similar en todos los rincones del establecimiento -entre menos cinco y menos siete grados-, cada ’suite’ es única e irrepetible, ya que cada año, a partir de mayo, el recinto está condenado a derretirse bajo los rayos del sol. Con el deshielo, el agua regresa al río Torne, en la Laponia sueca. Entre las creaciones que los clientes podrán encontrar esta temporada en el interior del inmenso iglú figura la del artista markinarra José Pablo Arriaga, en colaboración con el escultor madrileño José Carlos Cabello. La obra del primer escultor vasco que toma parte en este proyecto lleva por título ‘Rupture Versus Brigde’ y ha tenido un claro objetivo: que los huéspedes perciban la sensación de dormir dentro de una escultura.
«El único elemento obligatorio era la cama, que en nuestro caso sirve de puente para conectar el suelo y las paredes, atravesadas por una grieta de hielo de cuatro toneladas que atrapa la luz natural que llega al interior», detalla el artista vizcaíno. De esta manera, Arriaga ha tratado de plasmar la filosofía sobre la que gira su trayectoria profesional: transmitir sentimientos con los elementos más simples de la naturaleza. A pesar de estar más habituado a manipular materiales como la madera, para el escultor vizcaíno trabajar con la nieve y el hielo ha sido una experiencia «única». «Ha resultado más fácil de lo esperado. Da la sensación de que uno mismo se va a meter en el interior del cristal, de la propia escultura; es quizás más agradecida que otros materiales», reconoce.
Los constructores del singular hotel esperan cada año el momento en que las aguas heladas del río Torne alcanzan los dos metros de grosor para extraer los bloques más transparentes y libres de burbujas para garantizar su pureza. Con una extensión de 4.000 metros cuadrados, el establecimiento cuenta con 120 camas, salas y galerías con columnas que llevan congeladas desde 1994, un bar -se sirven bebidas en vasos de hielo-, un cine, una capilla, así como un museo sobre la vida de la población Sami. «Las camas están cubiertas por pieles de reno y sacos polares porque la temperatura es realmente gélida», señala Arriaga. El deseo de conocer la sensación de pasar la noche bajo cero y poder contarlo es, precisamente, uno de los principales reclamos para los cientos de turistas que cada año acuden al inmenso iglú. Para el escultor, además, ha supuesto un importante hito en su carrera profesional, ya que su trabajo estará presente no sólo en los catálogos de arte sino también en las guías turísticas de medio mundo.

Mirari Artime

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20100109/gente/arte-para-sonar-bajo-20100109.html

Comentarios

Jose Pablo Arriaga ha realizado una mesa para una casa en Donosti.

3.JPG

Comentarios

Nuevo mueble de Arriaga para una casa en Elorrio

22.JPG

Comentarios