Archive for May, 2007

Haserre daude (Berria egunkaria)

Haserre daude 

«Zentzurik ez daukaten piezen» erakusketa eratu dute artisauek, sektoreari buruzko eztabaida pizteko

Irune Berro

Balio al du zerbaiterako pitxer batek urik botatzeko zulorik ez badauka? Ibil daiteke esku pilotan pilota karratu batekin? Eta iraun dezake Euskal Herriko eskulangintzak, herritarrek eta erakundeek eskulangileen lana aintzat hartzen ez badute? Eskulangileak ezezkoan daude. Sinetsita daude sektorearen etorkizuna pilota karratu batena bezain laburra izango dela, gizarteak eta erakunde publikoek haien lana estimatu ezean. Horregatik egin dituzte zulorik gabeko zapatak. Eta kutxak. Eta pitxerrak. Eta zentzurik gabeko beste hainbat pieza. Gogaituta eta amorratuta daudela esateko modua dute. Euskal Herri osoko 35 inguru eskulangilek Haserre nago!! ekimena abian jarri dute, eta erakusketa zabaldu dute Markinako Uhagon kulturgunean (Bizkaia), «kontzientziak astintzeko eta sektorearen egoeraren berri emateko».

Jose Pablo Arriaga ekimenaren bultzatzaileak adierazi duenez, aurrena beren buruarekin daude haserre eskulangileak. «Badakigu garai berrietara egokitu behar dugula gure lanbide zaharra; balio berriak aintzat hartuko dituzten piezak sortu behar ditugula, hala estetikoak nola funtzionalak».

Baina herritarrei hausnarrerako gonbita egin nahi diete, orobat. «Eskulangintza euskal kulturaren zati garrantzitsua da; prest al gaude galtzen uzteko?». Artisauek sentipena daukate jendea azoketan bakarrik gerturatzen dela haiengana. «Folklore modukoa da azoketara joatea, zein gauza politak dauden ikustea, eta etxera itzultzea. Denbora-pasatzat hartzen dute gure ofizioa. Eta lan ugari dago atzean. Eskuz egindako piezak objektu hutsak baino gehiago dira; gure piezak kultur ondare dira, gure arbasoen ondare. Gainera, eskulangileok bizi behar badugu, jendeak gure lanak erosi beharko ditu», esan du Arriagak.

Artisauentzat ez da erraza egungo ekoizpen eta merkatuko eskemetatik kanpo lan egitea. Baina eskulangintzak halakoa izan behar duela uste dute. Beren lantegi txikietan egiten dituzte piezak; eskuz eta mimo handiz. Materialarekin bat egiten dute eskulangileek, eta elkarrizketa sortzen da beren artean. Hala, pieza bakoitza bakarra da. Eta tradizioa du oinarri. Alta, Arriagaren arabera, kontsumitzaileek produktu industrialekin nahasten dituzte sarritan eskulanak. Horrek sektoreari kalte egiten diola ohartarazi dute Haserre nago!! ekimenaren bultzatzaileek. Horregatik tentuz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, «eta prezioaren gainetik kalitatea lehenesteko».

Erakunde publikoekin haserre daude, halaber, eskulangileak. «Ez dute sektorea babesteko inolako neurririk hartu. Ez dute sektorea ezagutzen eta ez dute ezagutzeko ahaleginik txikiena ere egin. Horretaz gain, diru laguntzak gero eta urriagoak dira».

Hala, beraiekin batzartzeko deia luzatu diete eskulangileek udal, foru aldundi eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei. Arriagak esan duenez, eskulangileek ez dakite ondo zein den beren arazoaren konponbidea, zein neurri hartu behar dituzten sektorea suspertzeko. Eta onartzen du indar sakabanaketa handia dagoela eskulangintzan, hots, eskulangileek ez daukatela talde kontzientziarik eta horrek izugarri zailtzen duela dena.

Euskal Herrian artisauen elkarte ugari daude. Alabaina, ekimen gutxi egiten dituzte elkarrekin. «Artisauak sehaskan negarrez ari den haurra bezalakoak gara», azaldu du Arriagak, «negar egiten dugu ondo ez gaudelako, baina ez dakigu zehazki zer gertatzen zaigun, ezta gertatzen zaiguna zelan gainditu ere. Kanpoko norbaiten laguntza behar dugu».

 

PROTESTA HERRIRIK HERRI. Arriagaren haserreak iazko abenduan egin zuen eztanda. Durangoko Euskal Dendan, eskulangileen azokan, desitxuratutako kutxa bat aurkeztu zuen. Kutxagilea da Arriaga. Bere etsipena adierazteko baliatu zuen azoka. Haserre nago!! izenburua eman zion piezari, eta besteak beste, honako hau zioen manifestua idatzi zuen: «Kaxa hau ezin da zabaldu. Greban dago. Ez du nahi ezer egin, ezer gorde. Desagertzeko mehatxuari aurre egiteko, bere espazioa beretzat bakarrik gordeko du, bizirik dirauen artean».

Euskal Herriko beste eskulangile batzuek bat egin zuten Arriagaren ekimenarekin. Baita Arbaso Euskal Herriko Eskulangileen Elkarteak ere. Eta denen artean datozen asteetan Markinan ikusgai egongo den erakusketa antolatu dute. Beste herri batzuetara eramateko asmoa dute ondoren. Beren haserrea Euskal Herriko bazter guztietara hedatu, eta zer pentsatua eman nahi dute.

 

 

 

 

Erakusketa: ‘Haserre nago!!’ Lekua: Uhagon kulturgunea (Markina). Noiz arte: Ekainaren 17a arte.

 

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2007-05-28&orria=044&kont=009

 

 


Comentarios

HASERRE NAGO!! EUSKAL ARTISAUEN ERAKUSKETA INAUGURATU DA.

Inaugurazioa HASERRE NAGO!! 029int.jpg  INT2.jpg    Inaugurazioa HASERRE NAGO!! 008 INT.jpg

Comentarios


Comentarios

MAIATZAK 25 19:30 ERAKUSKETA INAUGURAZIOA MARKINAN

19:30 ERAKUSKETA INAUGURAZIOA!! HASERRE NAGO!!

haserrea.JPG

 Erakusketa honekin euskal artisauen sektoreak autokritika bat egin nahi du eta aldi berean, artisautzak duen egoeraren aurrean instituzioen eta gizartearen jarrera pasiboa salagu. Horrezgain, eztabaida publikoa sortu nahi da artisautzaren etorkizunaren inguruan, neurririk hartu ezean desagertu egingo da eta.


Euskal artisauen 30 pieza jarriko dituzte. Guztiak erabili ezinak izango dira.


Erakusketa zabalik ekainaren 17ra arte. Egunero, 11:00 - 20:00etara.


Informazio gehiago: www.haserrenago.org


Comentarios


Comentarios

SUSTRAIEN BILDUMA BERRIA ARRIAGA EUSKAL ARTISAUTZAN (Nueva colección de esculturas “raíces” en Arriaga Euskal Artisautza)

dd.jpg  

cc.jpg

 aa.jpg 

 bb.jpg

Comments (1)

SUSTRAIA ESKULTURA ARRIAGA EUSKAL ARTISAUTZAN(La escultura “Raíz” en Arriaga Euskal Artisautza)

int11.jpg

Comentarios

ARTE ESKOLAKO UMEAK ARRIAGAREN LANTEGIAN

arte2.jpg   arte1.jpg   arte.jpg

Markina arte eskolako umeek, eskultura ikastaro bat egin dute.

Comentarios

SUSTRAIA ESKULTURA

Sintítul-1 copia.jpg

 

 int3.jpg    int2.jpg    int1.jpg

Markina Xemeingo Bekomojen auzoan hiru Sustrai jarriko dira, material dezberdinakin eginak (egurra, hormigoia, burdina). Lurretik irtetzen dira, bizirik dagoen zuhaitzari besarkatzeko.

Comentarios

Hitzarte, ‘Hitza’-ren aldeko arte enkantea

2007-05-04

 

“Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko hainbat udalek daramaten diru laguntza politikaren aurrean”, pausorik eman ezean Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariaren argitalpen egunak 6tik 5era pasa daitezkeela adierazi dute egunkariko arduradunek. Hori saihesteko hainbat ekimen jarri dituzte abian. Horietako bat Hitzarte arte enkantea da. Eskualdeko zazpi artistek euren obrak eman dituzte dohaintzan eta orain enkantean jarriko dira. Jose Pablo Arriaga, Xiri Andonegi, Felix Beristain, Carlos Baudi, Mikel Lertxundi, Jose Angel Uberuaga eta Eneko Arruza artisten lanak maiatzaren 4tik 20ra bitartean izango dira ikusgai Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.

http://www.argia.com/albistea.php?id=28053

Comentarios

« Anterior ·