Archive for ARTESANIA

“Bi Errepidean”EITB muestra la labor de dos artesanos

La Asociación de Artesanos de Euskal Herria Arbaso otorgó recientemente al programa “Bi Errepidean” el premio Artetsu por su aportación a la difusión de la artesanía vasca. Todo el equipo del programa quiere agradecer este galardón con otro reportaje sobre la labor de nuestros artesanos.

En Markina vive y trabaja Jose Pablo Arriaga, que se dedica a la talla de madera. El y su hermano Henrike aprendieron el oficio de su padre. Henrike elabora elementos tradicionales como ‘lauburus’ o kutxas. Jose Pablo, por su parte, se ha decantado por diseños nuevos. Ha viajado por todo el mundo mostrando su trabajo y conociendo otras culturas. Hablará de su proyecto Besarkadak y de la plataforma Haserre Nago! que denuncia el difícil futuro de los artesanos.

Los maestros artesanos protagonistas este viernes en “Bi Errepidean”, que se emite a las 20:55 horas por ETB-1.

http://www.eitb.com/telebista/etb1/


Comentarios

Jose Pablo Arriaga: “Artearen bidez zirikatzea gustatzen zait” Elkarrizketa Euskadi Irratian

FOTO2.JPG

Artisau tailerreko “Koktel” erakuslehioak eragindako polemikaren inguruan zirikatzea izan dela bere helburua adierazi du, zaila den errealitateari buruzko informazioa polit azal daitekeelako artearen bidez.

Entzun elkarrizketa:   http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/osoa/319824/jose-pablo-arriaga-artearen-bidez-zirikatzea-gustatzen-zait/

Comentarios

Video de las puertas de Henrike Arriaga

Comentarios

Lea-Artibaiko II. Eraskuleiho Lehiaketa. Sormen saria Arriaga Artisautzak jaso du

Lorak Estherrek erakusleiho onenaren saria irabazi du

Ekonomia Txo, Arriaga Artisautza eta Josune izan dira sari bereziak irabazi dituzten beste dendak.

asier alkorta

Lorak Esther Ondarroako loradendak irabazi du Lea-Artibaiko II. Eraskuleiho Lehiaketa. Sormen saria Markina-Xemeingo Arriaga Artisautzak jaso du, eta produktua merkaturatzeko egokitasunaren eta produktuaren aurkezpenaren sarian, ostera, berdinketa bat egon da bi arropa denden artean. Sari hori Ondarroako Txo eta Markina-Xemeingo Josune dendek eroan dute.

Leartibai Garapen Agentziak antolatuta, aurten bigarrenez egin da sariketa. Iazko arrakasta «handia» izan zela eta, berriro eskualdean sormena martxan ipini eta erakusleihoen garrantzia azpimarratzeko, lehiaketa egin dute.

Izena emateko epea martxoaren 2an zabaldu zuten, eta martxoaren 19tik apirilaren 8ra arte, parte hartu duten denda guztiek erakusleihoak ondo-ondo apainduta eduki dituzte. Herenegun egin zen sari banaketa.

Balorazio irizpideak

Besteak beste, proiektuaren originaltasuna baloratzeaz gain, lehiaketako epaimahaiak ondoko puntuak eduki ditu kontuan saria ematerakoan: sormena, argiztapena, modernotasuna eta berrikuntza, irudi komertziala eta produktua merkaturatzeko egokitasuna eta produktuaren aurkezpena .

Horiek horrela, lehenengo sari nagusia, 900 eurokoa, Lorak Esther Ondarroako loradendak jaso du. Baina bestelako sari bereziak ere egon dira. Produktua merkaturatzeko egokitasunean eta produktuaren aurkezpen sarian berdinketa bat egon da, eta ondorioz, 400 euroko saria izan beharrean, bi denden artean banatu da dirua: Ondarroako Txo eta Markina-Xemeingo Josuneren artean. Sormena ere 400 eurogaz saritu da, eta Arriaga Artisautzarentzat izan da.

 

http://markina-xemein.hitza.info/paperekoa/2009-05-09/p00005009/Lorak_Estherrek_erakusleiho_onenaren_saria_irabazi_du.htm

Comentarios

Arriagatarren arbola

Belaunaldiz belaunaldi luzatu den Arriaga Euskal Artisautzak 75 urte bete ditu aurten; urte horiek guztiak gogoratu eta aro berri bati hasiera emateko ospakizuna egin dute.

 Sintítul-1 copia.jpg

Errepublikanoak batzen ziren taberna erosi zuen Enrique Arriagak, eta bertan, ardandegia, sukaldea, tailerra eta bizartegia ipini zituen. Bizargin beharrean bezeroen kontuak entzun eta ezkontzeko gogoa zuten gizon eta emakumeak batu ahal zirela pentsatu zuen. Horrela, altzari denda bat zabaldu zuen, eta ezkontzagin hasi zen. Ez zuen komisiorik eskatzen, baina bikotea ezkontzera ailegatzen bazen, altzariak bere dendan erostea eskatzen zien.

Enrique Arriagak altzarien salerosketagaz zabaldutako bideak 75 urte bete ditu aurten. Arriaga, euskal altzariak egiten dituen artisau familia da, eta 75 urtean artisau tradizionalaren ideologia bizirik gorde dute. Jose Maria Arriaga, Enrique Arriagaren semea, erreferente izan da horretan. Bere espezialitatea kaxa edo kutxak dira, eskuz zizelkatuta eta jatorrizko materialekin eginda, bakoitza bere ikutu pertsonalagaz.

Lehenengo kutxa

16 urtegaz hasi zen tailerrean beharrean Jose Maria Arriaga, eta 35 urte egiteko zegoela egin zuen bere lehenengo kutxa. Kutxa zahar bat erosi zuen Berriatuan, eta antzinako euskal artisauen sinboloekin zizelkatu zuen. Eredu horregaz jarraitu du beti. Eguzkia, ilargia eta zelta sinbologia erabili ditu, beste sinbolo batzuen artean. Ideiak jauregi eta etxe handietan zeuden altzarietatik atera ditu, eta argazkiak atera, artxibatu eta eredu horiekin kutxa zaharrak zizelkatzen joan da. «30 urtean asko ikasi dut liburu eta antzinako dokumentazioan begiratuta», aitortu du Jose Maria Arriagak.

Enrique Arriaga erretiratu zenean jarri zen Jose Maria Arriaga antzinako altzari dendaren arduradun, eta ordutik aurrera, denbora gehiago eman zion kutxak zizelkatzeari. Horretaz gainera, azokaz azoka bere lana ezagutzera emateari ekin zion. «1971. urtean joan nintzen nire lehenengo azokara, Bilbora», gogoratzen du. Zeregin horretan, emaztea eta seme biak eduki ditu lagun. Hirurak joan dira Bizkaia eta Gipuzkoan egiten diren hainbat azoketara.

1999an, Faduran egindakoa izan zen Jose Maria Arriagarentzat azken azoka. Erretiratu egiten zela eta, omenaldia egin zioten, euskal artisautzaren eta euskal tradizioaren zabaltzaile izateagatik.

Fadurakoa, baina, ez da izan Jose Maria Arriagak jasotako sari bakarra. Iaz, Atertsu Saria, Euskal Herriko Artisautza Saria, jaso zuen Durangon, bere bizi guztiko beharra gogoan hartuta. «Artisautzatik balio bat joan da, baina beste sustrai batzuk utzi ditu bere lekua ordezkatzen», esan zuten ekitaldian. Sustrai horiek Jose Pablo eta Henrike Arriaga dira, Jose Mariaren semeak.

Zizelkatzetik haratago

Aitarengandik ikasi dute seme biek zizelkatzen. Baina hortik haratago ikusten zuen bere burua Jose Pablo Arriagak, eta Barakaldora joan zen ebanisteria ikastera. Gero, Arte Ederrak ikasi zuen Eskozian, eta 26 urte zituela, etxeko negozioa hartu, eta tradizioa alde batera utzi barik, altzarien kontzeptu gaurkotuago bati zabaldu zizkion ateak.

Jose Pablo Arriagak kontzeptu biak uztartu ditu, altzari funtzional eta artistikoa sortuz, eta nahasketa horregaz altzari modernoa lortzen du. Pieza guztiak bakarrak dira, eta ezaugarri berezia daukate: erabilgarritasuna eta kutsu sinbolikoa bateratzea, egilearen sentimenduak agertuz.

Altzariez gain, eskulturak ere egiten ditu Jose Pablo Arriagak. Bere pentsamoldea aurkezten du eskulturetan, eta bakoitzak gogoeta egitera gonbidatzen du. Naturaren elementu oinarrizkoen bitartez sentimenduak helaraztea da bere filosofiaren muina.

Lantzeko estilo berria

Aitaren eta anaiaren bide beretik, 19 urtegaz hasi zen martxan Henrike Arriaga. Marrazketa lineala ikasi, eta zizelkatzen hasi zen, eta aita gainean eduki du hiru urtean, irakasten. Dagoeneko zortzi urte daroaz artisautzan, eta kutxak osorik egiten ditu, hasi eta amaitu. Horretaz gainera, armairu eta tiraderak lantzen ditu. Antzinako erari jarraituta zizelkatzeko estilo fina da bere ezaugarria.

Hirugarren belaunaldiak, aurrekoa ahaztu barik, aro berri bati ateak zabaldu dizkio, eta 75. urteurrenean aitonak eta aitak hasitakoa gogoratu eta aurrera begira daudela ospatu dute.

Hainbat lagun batu ziren Arriagatarren dendan artisau familiari Zorionak abesteko.

 

eider mugartegi

http://markina-xemein.hitza.info/paperekoa/2009-04-04/p00006009/Arriagatarren_arbola.htm

Comentarios

Celebración del 75 aniversario de Arriaga Euskal Artisautza.

P1010135.JPG

 

 

P1010104.JPG   P1010110.JPG P1010112.JPG P1010118.JPG P1010120.JPG  P1010121.JPG P1010123.JPG P1010108.JPGP1010102.JPG

 

Comentarios

Arriaga Euskal Artisautzaren 75 urteurrena. 1934-2009

P1010162.JPG

Enrique Arriagak” Kurutzebarri” Egindako komedorea 1954an

 

 P1010238 copia.JPG

Jose Maria Arriagak 1964 an egindako lehenengo kutxa.

 

P1010196.JPG

Henrike Arriagak egindako piezak 2009an

 

P10101871.JPG

 Jose Pablo Arriagak egindako lanak 2009an

 

 

 

Comentarios

Henrike Arriagak, Haserre nago bildumako bi mahi egin ditu.

Sintítul-3 copia.jpg

 

Sintítul-2 copia.jpg

 

 

Comentarios

Markina Xemeingo Merkatariek, Lau sari eskuratu dituzte Bizkaiko XXV erakuslehio lehiaketan.

2.jpg

1 SARI NAGUSIA- ARRIAGA EUSKAL ARTISAUTZA

Gozotegietan- TATE

Argazki dendetan- MAKINA

Markina- Xemeingo erakusleihoa- CASA PEPA

11.jpg  3.jpg 

 

Comentarios

José Maria Arriaga ha recibido el artetsu saria

aita1.jpg

Arbaso entregó ayer por la tarde los IV Premios Artetsu en San Agustín Kultur Gunea. Uno de los galardonados fue el tolosarra Juan Garmendia Larrañaga por su participación en la divulgación de la cultura popular en infinidad de libros sobre artesanía de Euskal Herria. El resto de los premiados fueron el artesano José Mari Arriaga, Durangoko telebista y Bakioko Udala.

http://www.gara.net/paperezkoa/20081206/110416/es/Multiples-productos-artesanales-Euskal-denda-durango?Hizk=en

Comentarios

« Anterior ·